Duranguesa txirrindulari elkarteak antolatuta, 10. Emakumeen Saria jokatuko da gaur.
200 txirrindulari inguruk parte hartuko dutela aurreratu dute antolatzaileek, Marianne Vos, iazko txapelduna, eta Eneritz Iturriaga abadiñarra, tartean; UCI sailkapeneko txirrindulari garrantzitsuak ekartzeko ahalegina egin dute. Guztira, 110 km izango ditu ibilbideak, eta eskualdeko hainbat herri zeharkatuko ditu. Duranguesa txirrindulari elkarteak 75 urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Kale mozketak
Txirrindulari lasterketaren eraginez Frai Juan Zumarraga kalea itxita egongo da ibilgailuentzat bihar, 17:30etik 19:00ak arte. Horrez gain, Zumalakarregi kalean aparkatuta dauden ibilgailuak 12:00ak aurretik erretiratu beharko dira ekainaren 7an. Era berean, kale horretako zama-lanak bertan behera geratuko dira, 12:00etatik 15:00etara, udal arduradunek jakin eragin dutenez.
Kontuan izanda Frai Juan Zumarraga kalean amaituko dela lasterketa, Alluitz eta Agirre Lehendakaria kaleen artean aparkatuta dauden ibilgailuak ere erretiratu egin beharko dira bihar, 12:00ak aurretik.