Cobra, The Riff Truckers eta Trumbo entzungai, zapatuan

Anboto 2011ko eka. 3a, 09:09

Plateruena kafe antzokian joko dute lau talde euskaldunek ekainaren 4an

Plateruena kafe antzokian joko dute lau talde euskaldunek ekainaren 4an.

Aurten Thriller izeneko diskoa kaleratu duen eta Ekain Elortza berriztarra bateria-jotzaile duen argazkiko Cobra taldearen emanaldiak itxiko du Le Klip management taldeak biharko Plateruenean antolatu duen rock & roll gaua. \"\"
Energiaz gainezka egiten hamar kanta sendok osatzen duten taldearen bigarren diskoa zuzenano aurkeztuko du bihar gauean Cobrak Durangon: taldeak egin ohi duenez, are indartsuago bilakatuko dituzte kantak zuzenean. Hain zuzen ere, aurreko diskoa baino “zuzenagoa, metaleroagoa, agresiboa” da Thriller, musikariek eurek diotenez. Letretan, zinematik hartutako elkarrizketa eta esaldiak uztartu dituzte, eta kontzertuetan “watioak, izerdia eta rocka” eskaintzen dute.

Durangoko Platerueneko biharko hitzordura beste euskal talde bi ere gonbidatu dituzte; Eako The Riff Truckers eta Trumbo taldeek ere joko dute. Aurretik Kashbad, Neubat edo Vice Presidents taldeetan jo duten musikariak elkartuta, orain urtebete inguru Gasteizen sortutako taldea da Trumbo. Taldearen izen beragaz kaleratu duten lehenengo diskoa aurkeztuko dute Plateruenean: kanta “trinkoak eta gordinak” uztartzen ditu hirukote honek.
Rock doinuak zein blues eta country ikutua daukatenak eskaintzen dituen The Riff Trickers taldea da ekainaren 4an Platerueneko oholtzan arituko den hirugarren taldea: 2005en Ean sorturiko taldea da The Riff Truckers boskotea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!