Errugbia Arripausuetatik kalera atera zuen zapatuan DRTk. Errugbiaren eguna ospatu zuten taldea sortu zela 25 urte bete direla aintza hartu eta ehundaka lagunek parte hartu zuten antolatutako ekitaldietan.
Egun guztian zehar antolatu zituzten ekitaldiak, Landako erakustazoka estalpe hartuta eta balorazio "oso ona" egin du Durangoko Errugbi Taldeko lehendakari Jose Manuen Iriondo, \'Txapo\'k. Bazkaltzeko 300 lagun alkartu ziren eta publiko zabalari irekitako arratsaldeko bakarrizketek ere hainbat lagun erakarri zituzten. Gau giroa Trikizo taldeak berotu zuen. Jente asko bertaratu zen horra ere, azaldu dutenez.
[img]http://www.anboto.org/images/9500/9545/1.jpg[/img]