Kulturala ez da 2.B mailan arituko

Anboto 2011ko mai. 30a, 09:44

Penaltietan 4-2 galdu ostean, 2.B mailarako igoera fasetik kanporatu dute talde durangarra. Partiduko 94. minutuan berdindu zuen kanporaketa Rayo Cantabriak (2-1). Tabiran lorturiko errenta ez da nahikoa izan, beraz. Iker Martinezek sartu zuen talde durangarraren gola.

Iker Martinezen golari esker, partidu ia osoan 0-1 irabazten joan arren, 86.minutuan berdinketa lortu zuen etxeko taldeak. Durangarren zoritxarrerako, 94.minutuan Rayo Cantabriak bigarren gola sartu eta kanporaketa berdindu zuen.  Luzapenean behin eta berriz saiatu ziren durangarrak, hala ere, ez zuten lortu santandergo taldearen atea zulatzea. Penaltietan 4-2 gailendu ziren kantabriarrak.

Beste urte batez Hirugarren Mailan arituko da Kulturala. Denboraldia laugarren postuan amaitu ostean, igoera fasea jokatzeko txartela lortu zuen Axier Intxaurragak gidaturiko taldeak. Joaneko partiduan 2-1 irabazi ostean, gol bateko errentarekin joan ziren durangarrak Santanderrera; errenta hori ez da nahikoa izan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!