Pilota Gazte jaialdia ospatuko da zapatuan Durangon

Anboto 2011ko mai. 27a, 08:44

Pilotaren munduagaz lotutako bi ekimen ospatuko dira zapatuan Durangoko Ezkurdi Pilotalekuan. Alde batetik, Pilotagazte kontzentrazioa egingo dute; pilota eskoletako kide diren ehunka gazte batuko dira bertan, eta denboraldiko argazki ofiziala aterako dute

Pilotaren munduagaz lotutako  bi ekimen ospatuko dira zapatuan Durangoko Ezkurdi Pilotalekuan. Alde batetik, Pilotagazte kontzentrazioa egingo dute; pilota eskoletako kide diren ehunka gazte batuko dira bertan, eta denboraldiko argazki ofiziala aterako dute.

Ondoren, Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako zesta punta finalak jokatuko dira; Berriatuko eta Markinako senior, gazte eta kadete mailetako taldeek jokatuko dituzte final horiek. Esku huskako txapelketari dagokionez, Atxondoko taldeak bakarrik lortu du aurrera egitea. Final-laurdenetan Usansoloren aurka jokatu beharko dute atxondarrek. Zaratamo eta Galdakaoren aurkakoak galdueta gero, Iurretak eta Mallabiak agur esan diote txapelketari.  A.M.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!