Tabira musika bandaren eta Elgoibarko dultzaineroen kalejira eta emanaldiak

Anboto 2011ko mai. 27a, 09:07

Durangoko Euskal Astearen egitarauaren barruan jasota dago maiatzaren 28 iluntzeko kalejira eta kontzertua

Durangoko Euskal Astearen egitarauaren barruan jasota dago maiatzaren 28 iluntzeko kalejira eta kontzertua.

Durangoko Udalak antolatzen duen eta joan zen asteburuan abiatu zuten Euskal Astearen egitarauaren barruan jasotakoa da, maiatzaren 28ko Tabira musika bandaren eta Elgoibarko dultzaineroen emanaldia.
Durangoko Alde Zaharrean zehar, 19:00etatik aurrera burutuko duten kalejiragaz zabalduko dute egitaraua, eta 20:00etan Andra Mariko elizpean egingo dute emanaldia.

Miguel Arbelaitzek jardungo du bandaren zuzendari, eta Elgoibarko lau dultzainerok ere joko dute banda durangarragaz batera emanaldian.

Zortzi kanta jasotzen ditu egitarauak: kalejiran Pelotari kanta herrikoia eskainiko dute, esaterako, musika bandak eta dultzaineroek, eta Oskorri zein Iñaki Urkizuren sorkuntzak ere bai.

Bandak eskainiko dituenen artean, Rugby taldeari eskainitako ereserkia eta Maitetxu mia  zortzikoa daude, esaterako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!