Jazzaren zortzigarren gaua ekainaren 3an kafe antzokian

Anboto 2011ko eka. 1a, 08:30

Durangoko Plateruenean izango da barikuko Jam Session saioa. Jazz musika zaleen, musikari zein entzuleen, elkargune izango da zita

Durangoko Plateruenean izango da barikuko Jam Session saioa. Jazz musika zaleen, musikari zein entzuleen, elkargune izango da zita.

Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolak eta Plateruenak elkarlenean eta helburu zehatzekin antolaturikoa da ekainaren 3ko Jam Session saioa: Durangaldeko jazz musikaren zaleen, musikarien zein entzuleen, bilgune bihurtzea antzokia.  

Azken urteetan egin duten eran, musikari gonbidatuek zabalduko dute datorren barikuko Platerueneko emanaldia ere: Juan Ortiz piano-jotzailea eta Marcelo Escrich kontrabajista gonbidatu dituzte oraingoan.

Ondoren, aipatutako jazzlariek gaua berotu eta gero, parte hartu gura duten musikari guztiei zabalduko diete Platerueneko eszenatokia. Horixe baita Jam Session-en muina: gura duten musikari guztiek  espontaneoki parte hartu ahal izatea zuzeneko musika emanaldian.

Besteak beste, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpeta, gitarra eta bateria elkartuko dira oholtzan, jazz estruktura jakinaren gainean eurena eskaintzera.

Musika eskolan ikasle direnak, izan direnak edo eskolarekin loturarik ez daukatenak ere batzen dira Platerueneko jazz gauetan, irekitasuna baitu gauak ezaugarri nagusi. Musikarientzat zein zaleentzat hitzordu berezia da ekainaren 3koa: musikarientzako beste musikari batzuk ezagutu eta eurekin jotzeko aukera da, eta doinuekin gozatzekoa zaleentzako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!