Bi urterik behin aurkezten ditu Gora ta Gora antzerki taldeak prestatutako obra berriak.
Bi urterik behin Durangoko Udaleko Adinekoen Sailak eta Gora ta Gora antzerki taldeak sustatuta antolatzen duten zikloaren laugarren edizioa aurkeztu dute. Gernika eta Gasteizko talde bi datoz aurten emanaldiak eskaintzera, eta Durangoko taldeak emanaldi bikoitza eskainiko du; maiatzaren 28an eta 29an.
Hirugarren adina aktiboki bizitzeko aukera da antzerki tailerrak eskaintzen duena. Emaitza maiatzeko azkeneko aste honetan izango dugu San Agustinen: adinekoek eginak baina publiko zabalari zuzendurikoak diren antzerki obrak.
Ukitu komikoa daukaten obra laburren bilduma da Gora ta Gora antzerki taldeak maiatzaren 28an eta 29an eskainiko duen La terracita; azken zazpi urteetan taldearen zuzendari lanetan jardun duen Izaskun Asuak egokitutakoa.
Jardunaldien aurkezpenean azaldu dutenez, gaur egun Gora ta Gora taldea osatzen duten sei lagunek hartzen dute asteburuan aurkeztuko duten lanean parte. Asua zuzendariagaz sei-zazpi urte daramatzan taldea da Durangoko Adinekoen Egoitzako taldea, baina batzuek 16 urte daramate elkarregaz antzerkia egiten. Urte birik behin estreinatzen dute lan berriren bat.
EMANALDIAK
Maiatzak 27, 19:00
Paulo Freire EPAko antzerki taldearen, Mamáááá San Agustin kulturgunean.
Maiatzak 28, 20:00
Gora ta Gora taldearen La Terracita, San Agustinen
Maiatzak 29, 19:00
Gora ta Gora taldearen La Terracita, San Agustinen
Urte birik behin, lan berriren bat aurkezten
Jardunaldien aurkezpenean azaldu dutenez, gaur egun Gora ta Gora taldea osatzen duten sei lagunek hartzen dute asteburuan aurkeztuko duten lanean parte. Asua zuzendariagaz sei-zazpi urte daramatzan taldea da Durangoko Adinekoen Egoitzako taldea, baina taldekide batzuek 16 urte daramatzate elkarregaz antzerkia egiten. Orain 16 urte aurkeztu zuten lehenengo antzezlanaren emanaldi batean egindakoa da ondoko argazkia.
Urte birik behin, aurreko urtean prestatuko lanak aurkeztu dituzte 1995etik, eta jubilatuen eta adinekoen egoitzetan eskaini izan dituzte gero.