Galtzen hasi arren, markagailuari buelta eman eta 2-1 irabazi dio Rayo Cantabriari. Eriz eta Muniozguren izan dira golegileak. Domekan, 12:00etan, jokatuko dute itzuliko partidua. 2B.mailako igoera faseko bigarren fasea dago jokoan.
Domeka arratsaldean irabazi ostean, Kulturalak aurrera pausua egin du; igoera play off-eko bigarren fasera sailkatzeko aldeko du haizea, orain. Lehendabiziko zatia 0-1 emaitzarekin amaitu zen; Jon Larrinaga Kulturaleko jokalariaren arabera, gehigao merezi izan zuten durangarrek; "lehendabiziko zatian hainbat aukera izan ditugu, aukera asko izan genituen".
Bigarren zatian, "bost minutuan", buelta eman zion partiduari, Eriz eta Muniozgurenen golei esker. Partidu amaieran presio handia egin arren, emaitzari eustea lortu zuten durangarrek. Azken minutuetan, gol bat baliogabetu zion epaileak Rayo Cantabriari. Honenbestez, abantailarekin bidaiatuko du Kantabriara Kulturalak.