Adinekoak protagonista dauzkan jardunaldiaren laugarren edizioa

Anboto 2011ko mai. 24a, 08:03

Bi urterik behin, Durangoko udaleko adinekoen sailak eta Gora ta Gora antzerki taldeak sustatuta antolatzen duten zikloaren laugarren edizioa aurkeztu dute. Gernika eta Gasteizko talde bi datoz aurten emanaldiak eskaintzera, eta Durangoko taldeak emanaldi bikoitza eskainiko du maiatzaren 28an eta 29an.

Bi urterik behin, Durangoko udaleko adinekoen sailak eta Gora ta Gora antzerki taldeak sustatuta antolatzen duten zikloaren laugarren edizioa aurkeztu dute. Gernika eta Gasteizko talde bi datoz aurten emanaldiak eskaintzera, eta Durangoko taldeak emanaldi bikoitza eskainiko du maiatzaren 28an eta 29an.

Hirugarren adina era aktiboan bizitzeko aukera da antzerki jardunaldiok eskaintzen dutena. Emaitza, maiatzeko azken aste honetan izango dugu San Agustin kulturgunean ikusgai: adinekoek eginak, baina publiko zabalari zuzendurikoak diren antzerki obrak izango dira ikusgai.

Maiatzaren 25, 26 eta 27an, Gasteiz eta Gernikako antzerki taldeen sorkuntzak izango dira San Agustinen ikusgai, eta asteburuan emanaldi bikoitzean izango dira Durangoko Gora ta Gora taldekoak protagonista euren herriko antzokian. Guztiak ikutu komikoa daukaten obra laburren bilduma da maiatzaren 28an eta 29an eskainiko duten La terracita. Azken zazpi urteetan taldearen zuzendari lanetan jardun duen Izaskun Asua antzezleak azaldu duenez, berak moldatutako Rafael Mendiabal eta Alvarez Quintero egileen obren bilduma da La terracita, sei istorio labur kontatzen dituena

Jardunaldien aurkezpenean azaldu dutenez egun Gora ta Gora taldea osatu duten sei lagunek hartzen dute asteburuan aurkeztuko duten lanean parte. Asua zuzendariagaz sei-zazpi urte daramatzan taldea da Durangoko Adinekoen Egoitzako taldea, baina zenbaitek hamasei urte daramatzate elkarregaz antzerkia egiten. Urte birik behin aurreko urtean prestatuko lanak aurkeztu dituzte 1995tik, eta Durangaldeko eta Bizkaiko jubilatuen etxe eta adinekoen egoitzetan eskaini dituzte.

Egitaraua:

Gernikako Usoa antzerki taldearen La abuela tenía razón. Maiatzaren 25ean, 19:00etan, San Agustinen

La Ilusión No Tiene Edad taldearen Nicolás y Patricia. Maiatzaren 26an, 19:00etan, San Agustinen

Paulo Freire EPAko antzerki taldearen, Mamáááá. Maiatzaren 27an, 19:00etan, San Agustinen

Gora Ta Gora taldearen La Terracita. Maiatzaren 28an, 20:00etan, San Agustinen

Gora Ta Gora taldearen La Terracita. Maiatzaren 29an, 19:00etan, San Agustinen

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!