Alkategaiaren kartelak 'erasotu' izana salatu dute jeltzaleek

Anboto 2011ko mai. 19a, 12:07

Aitziber Irigoras alkategaiaren kartelak \'erasotu\' izana salatu du EAJk. \'AHTarekin aberastu egiten naiz\' bezalako esaldiak agertu dira idatzita

Aitziber Irigoras alkategaiaren kartelak \'erasotu\' izana salatu du EAJk. \'AHTarekin aberastu egiten naiz\' bezalako esaldiak agertu dira idatzita.

Hauteskunde kanpainaren barruan "errespetua eta adierazpen askatasuna" aldarrikatu du EAJk. "Onartezina deritzogu politika egiten saiatzen diren \'batzuek\' beste batzuei adore ematea, EAJ bezalako alderdiak kikiltzeko; bizi osoa daroanean EAJk besteen ideiak errespetatuz politika egiten". Alderdi politiko guztien egitasmoei eta ideiei "errespetua" eskatu diote jeltzaleek, ohar baten bitartez, aldi berean, horrelako ekintzak "onartezintzat" joaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!