Goi mailako riderrak Durangon, Txotx! Mini Ramp txapelketagaz

Anboto 2011ko mai. 18a, 08:30

Estatuko txapelketarik garrantzitsuena izatera heldu da, antolatzaileen berbetan. Lehiaz gainera, ikuskizuna eta jaia ziurtatuta daude Landako Gunean, zapatuan 12:00etan hasita.

Estatuko txapelketarik garrantzitsuena izatera heldu da, antolatzaileen berbetan. Lehiaz gainera, ikuskizuna eta jaia ziurtatuta daude Landako Gunean, zapatuan 12:00etan hasita.

2007an lehenengoz antolatu zutenetik, haziz joan da Txotx! Mini Ramp txapelketa, eta iazko arrakasta errepikatu gura dute; 1000 pertsona inguru batu ziren Landako Gunean. Gaizka Izagirre eta Armando Santos antolatzaileen arabera, ekimena haziz joan da bost urte hauetan; Santosek, jaialdiaren izaera "orijinala" azpimarratu du.

"Bi jai eredu uztartzen dira Txotx Mini Ramp txapelketan: alde batetik, euskal giroa, eta bestalde, skate kultura". Izagirrek, ostera, giroa nabarmendu du batez ere. Txotx! txapelketa Estatuko "garrantzitsuena" da Mini Ramp modalitatean. Hain zuzen ere, Mini Ramp modalitatean gaur egungo rider onenetakoak lehiatuko dira Durangon.

Etxeko ordezkariez gain (Xabi Elorriaga, Alain Saavedra...), kanpotik etorriko direnak ere badira: Ingalaterratik, Estatutik, Frantziatik eta Brasildik etorriko dira riderrak. Aurten ez dira egongo Ivan Rivado eta Alain Goikoetxea; biak min hartuta daude, eta ez dira Durangon lehiatuko. Guztira, 10.000 euro banatuko dituzte saritan; erdia irabazlearentzako izango da. Sari "garrantzitsua" izan arren, antolatzaileek Landako Gunean bizi den giroa azpimarratzen dute; 12:00etan hasita, iluntzera arte luzatuko da jaia. Iazko moduan, "Skate librerako gunea" egongo ere da; erakustaldien bitartean, musika zuzenean eskainiko du Positiva taldeak. Iazko Txotx! Mini Ramp txapelketan, Aaron Sweeney izan zen garailea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!