Kurutziaga ikastolan antzerki tailerra sortu zenetik honako mende laurdenaren errepasoa egiten duen erakusketa zabaldu dute San Agustin kulturguneko sarreran:25 urte antzerkigintzan.
Kurutziaga ikastolan antzerki tailerra sortu zenetik honako mende laurdenaren errepasoa egiten duen erakusketa zabaldu dute San Agustin kulturguneko sarreran:25 urte antzerkigintzan.
Antzerki tailerrak 25 urte bete dituela ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan prestatu dute erakusketa. Astelehenetik eguenera 19:00etatik 21:00etara dago zabalik; asteburuan, goizean ere bai: 12:00etatik 14:00etara.
Urteurrena ospatzeko egitarauaren baitan Txakur txikirik ez antzelana ere taularatuko dute maiatzaren 20an eta 22an, San Agustin kulturgunean. Barikuan 22.00etan eskainiko dute antzerki obra; domekan, 20:00etan.