Maria Bazan Espainiako Txapelketan egon da

Anboto 2011ko mai. 15a, 13:14

Joan den asteburuan zehar Formenteran (Balear Uharteak) jokatu zen txapelketa

Eskolartekoen Espainiako Txapelketa jokatu zen maiatzaren 6tik 8ra bitartean. Bertan, Maria Bazan durangarra lehiatu zen; 36 kiloz azpiko mailan lehiatu zen gaztea. Lehenengo lehian, Aida Fernández mendean hartu zuen durangarrak. Bigarrenean, ostera, Rebeca Gonzalezek kaleratu egin zuen judoka durangarra. Sonia Serra izan zen txapelketako garailea. Maila honetako txapelketa batean aritu den lehenengo biderra izan du Bazanek. Errenterian jokaturiko Euskadiko Txapelketa irabazi ondoren lortu zuen Formenterakorako txartela. 13 urte dauzka Bazanek; txapelketa gehiagotan parte harzeko aukera izango du, beraz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!