The Mahones, Street Dogs eta Fiachras taldeen musika Plateruenean

Anboto 2011ko mai. 17a, 09:25

Maiatzaren 20an, 22:00etan hasita, eskainiko dute hiru taldeok zuzenekoa Plateruenean

Maiatzaren 20an, 22:00etan hasita, eskainiko dute hiru taldeok zuzenekoa Plateruenean. Punk-rock doinuak jorratzeari 90eko hamarkadan ekin zion goiko argazkiko Canadako The Mahones taldea da datorren barikurako Platerueneko hiru musika proposamen interesgarrietako bat. Taldea sortu zuteneko 20. urteurreneko bira burutu zuten iaz, eta 2010ean kaleratu zuten The Black Irish izeneko azkenengo diskoa ere. Irlandar jatorriko musikariek osatzen duten taldea da The Mahones, eta euren musika \"punk zelta\" dela esanez aurkezten dute. Bostonetik dator maiatzaren 20ko Platerueneko kartela osatzen duen Street Dogs taldea. Frantzian kontzertu parea eskaini eta gero datoz euren punk-rock doinuak Durangon eskaintzera. Canada eta Bostongo taldeen aurretik, Plateruenean euren doinuak eskaintzen, Fiachras talde bergararreko musikariek jardungo dute. Rock, country eta amerikar folk kutsuko doinuak eskainiko dituzte euskaldunek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!