Carlo Lauricella-ren 'From sea to sea' Durangoko Museoan

Anboto 2011ko mai. 13a, 08:51

\'From sea to sea\' izenpean, Palermon jaiotako Carlo Lauricella artistak 2007an eta 2011n burututako instalazio berezi bi dira maiatzean Durangoko Arte eta Historia Museoan bisitagai dauzkagunak.

\'From sea to sea\' izenpean, Palermon jaiotako Carlo Lauricella artistak 2007an eta 2011n burututako instalazio berezi bi dira maiatzean Durangoko Arte eta Historia Museoan bisitagai dauzkagunak. \'Recuperi\' eta \'Nero Inaspettato\' izenekoak dira museoko lehenengo solairura gerturatzen denak ikusgai izango dituen instalazioak. Era poetikoan, erakusketara gerturatzen denaren \"sentsibilitate soziala berraktibatu\" gura du egileak, artea baliatuz; Europara bidean itsasoan hildako etorkinena lako gaurkotasunezko gai latzak museoan barneratuz. Estetikak eta etikak bat egiten duten espazioa sortu gura izan duela bere lanagaz azaldu du egileak. [imgd]http://www.anboto.org/images/9300/9371/1.jpg[/imgd] Urez betetako ontzietan erretratu batzuk daude, \'Recuperi\' izeneko instalazioan, flotatzen. Egilearen proposamena, bisitari bakoitzak ontzi horretatik bat hautatu eta horman zintzilikatzea da. Itsasoan desagertutako etorkinak irudikatzen dituzte erretratuok. Erretxinagaz egindako figura batzuek osatzen dute, bestalde, Lauricellaren lanik berriena den \'Nero Inesperatto\' instalazioa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!