Hominizazio-prozesua hartuko dute Durangoko Arkeologiari eta Historiari buruzko jardunaldien bigarren edizioan berbagai. Kurutzesantu Museoan, 19:00etan, izango diren gizakiaren jatorriari buruzko hiru hitzaldi antolatu dituzte, maiatzaren 12, 19 eta 26rako.
Hominizazio-prozesua hartuko dute Durangoko Arkeologiari eta Historiari buruzko jardunaldien bigarren edizioan berbagai. Kurutzesantu Museoan, 19:00etan, izango diren gizakiaren jatorriari buruzko hiru hitzaldi antolatu dituzte, maiatzaren 12, 19 eta 26rako.
[img]http://www.anboto.org/images/9300/9345/1.jpg[/img]
Gaur egungo ikerketa eta eztabaida zientifikoan oso presente dauden galderak eta zenbait erantzun jaso ahalko dituzte berbaldietan parte hartzen duten entzuleek. Arkeologia eta Historia jardunaldien antolatzaileen berbetan, \"garai eta kultura guztietan gizakiak gehien kezkatu dituen enigmetako bat\" da gizateriaren bilakaerarena.
Maiatzaren 12ko Javier Fernandez Eraso EHUko katedradunaren, La evolución de los homínidos: del Sahelanthropus Tchadiensis al Homo Heidelbergensis izenburuko hitzaldiak zabalduko du zikloa. Gazteleraz eskainiko duen berbaldian, \"gaur egungo gizateria eragin duen eboluzio-ildoa azalduko du\" Fernandez irakasleak.
Los neandertales, unos parientes lejanos gaia hartuta, \"ikerlariak txunditzen dituen espezieari, neandertalei, buruz dauzkagun ezagupen berriak\" azalduko ditu Alvaro Arrizabalaga EHUko irakasleak. Maiatzaren 19an, 19:00etan, Kurutzesantu Museoan izango da jardunaldiaren bigarren hitzordu hau.
Berbaldi zikloa ixteko, maiatzaren 26rako, hitzartu dute Joxean Mujika Alustiza EHUko irakasleak euskaraz eskainiko duen saioa. Homo sapiens sapiens-a: bere ingurunea, ekonomia eta adierazpen kulturalak izenburuko hitzaldia izango da Arkeologiari eta Historiari buruzko bigarren jardunaldia itxiko duena, \"duela 40.000 bat urte Europako lurralde ezberdinetara hedatzen hasi zen\" espeziea gaitzat hartuko duena.