Kulturalak 0-3 galdu du liderraren aurka

Anboto 2011ko mai. 9a, 10:09

Kulturalak ezin izan du Zornotza liderra mendean hartu. Hala ere, oraindik aukerak ditu hirugarren postuan amaitzeko.

Kulturalak ezin izan du Zornotza liderra mendean hartu. Hala ere, oraindik aukerak ditu hirugarren postuan amaitzeko. Zornotzaren aurka galdu arren, igoera fasea jokatzeko txartelaziurtaturik du Kulturalak. Durangarrak atzetik ibili dira partidu osoan zehar; partiduko lehen 30 minutuen ostean 0-2 galtzen zihoan talde zuriurdina. Bigarren zati amaieran, zornotzarrek hirugarren gola sartu zuten. Honenbestez, liderrak hiru puntuak eraman zituen Tabiratik. Zapatuan, Aurrera Vitoriaren aurka jokatu beharko du Axier Intxaurragaren taldeak. Gasteiztarrak sailkapeneko azkenak dira; aukera polita dute durangarrek liga hirugarren postuan amaitzeko. Gaitz du, hala ere, Sestao Riverren emaitzaren menpe daudelako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!