Maria Bazan dominaren bila Formenteran

Anboto 2011ko mai. 6a, 12:08

Maria Bazan judoka durangarrak euskal selekzioa ordezkatuko du asteburuan Formenteran (Balear Uharteak) jokatuko den Espainiako Txapelketan; 15 urtez azpikoen mailan lehiatuko da Bazan.

Maria Bazan judoka durangarrak euskal selekzioa ordezkatuko du asteburuan Formenteran (Balear Uharteak) jokatuko den Espainiako Txapelketan; 15 urtez azpikoen mailan lehiatuko da Bazan. Errenterian jokaturiko Euskadiko Txapelketa irabazi ondoren lortu zuen durangarrak Formenteran lehiatzeko txartela. Gaur hasita, igandera arte iraungo du Espainiako Txapelketa. Durangarrak 13 urte ditu, eta horrelako lehia batean parte hartzen duen lehenengo aldia izango da. Eider Vivanco taldekidea txapelketan parte hartzeko atarian geratu zen; hirugarren amaitu zuen Euskadiko Txapelketan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!