Datorren barikuko Durangoko Plateruena kafe antzokiko eskaintza osatzen dute Nacho Vegasek eta Refree taldeek
Datorren barikuko Durangoko Plateruena kafe antzokiko eskaintza osatzen dute Nacho Vegasek eta Refree taldeek.
Refree taldeagaz eta Fernando Alfaro kantautoreagaz batera bere azkeneko lana Marxophone zigiluagaz autoekoitzi duen Nacho Vegas kantautore asturiarraren kontzertua dago maiatzaren 13rako Plateruenean iragarrita.
Refree taldeak ere joko du Durangon, gainera, datorren barikuan.
La zona sucia diskoa aurkeztera dator 90eko hamarkadan Manta Ray taldean jardun zuen Xixongo musikaria. Bakarkako bosgarren lana du Nacho Vegasek La zona sucia hau, eta bezperan Bartzelonan jota eta biharamunean Burgosen jo aurretik eskainiko ditu kanta berriko doinuak eta letrak Durangon.
Dylan edo Cohen lako musikariak miresten dituen kantautore honen musikan, doinuak edo ahots urratua baino esanguratsuagoak dira sarritan kantetan kontatzen dituen istorioak: letrak. Gogoeta sakonak, sarritan ironikoak eta ilunak, islatzen dituzten letrak osatu ditu Nacho Vegasek bakarkako bosgarren disko honetarako ere, eta zuzenean eskainiko ditu Durangon.