Zapatuan 0-1 irabazi ostean, Kulturalak ziurtaturik du 2. B mailara igotzeko fasea jokatzea. Arenas Club talde getxoztarrari 0-1 gailendu zitzaion talde durangarra. Iban Espinosak lehendabiziko zatia amaitzear zela sarturiko golari esker eskuratu zituzten hiru puntuak.
Zapatuan 0-1 irabazi ostean, Kulturalak ziurtaturik du 2. B mailara igotzeko fasea jokatzea. Arenas Club talde getxoztarrari 0-1 gailendu zitzaio talde durangarra.Iban Espinosak lehendabiziko zatia amaitzear zela sarturiko golari esker eskuratu zituzten hiru puntuak.
36 jardunaldiren ostean, Kulturalak 68 puntu ditu eta sailkapeneko laugarren postuan dago. Beasain, bosgarren sailkatua bederatzi puntura du, beraz, Axier Intxaurragak gidatzen duen taldeak ziurtaturik du play offa jokatzea. Durangarrekin batera, Zornotza, Laudio eta Sestao River taldeek sailkatu dira fase horretarako.
Liga ez da amaitu oraindik, ordea. Zapatu honetan, Kulturalak Zornotza liderra hartuko du etxean. Igoera faserako txartela ziurtaturik, bi taldeen helburua zaleei ahalik eta partidu ikusgarriena eskaintzea izango da. Partidua lehiatua eta gaitza izango da Intxaurragaren taldearentzako; liderra izateaz gain, talde zornotzarra bolada onean dabil. Azken zortzi partiduetako zazpieta hiru puntuak poltsikoratu dituzte zornotzarrek.