Amatasunari buruz, 'Ecografias' antzezlana taularatuko dute

Anboto 2011ko mai. 3a, 08:17

Makiescenica taldeak \'Ecografías\' antzezlana taularatuko du, eguenean, maiatzaren 5ean, San Agustin kulturgunean

Makiescenica taldeak Ecografías antzezlana taularatuko du, eguenean, maiatzaren 5ean, San Agustin kulturgunean. Karmele Jaioren testu batetik abiatuta sortutako ikuskizuna da hori eta \"amatasunaren erraietara bidaia\" legez aurkeztu dute Makiescenica taldekoek. Testu xume bezain hunkigarria dauka: neskatotxo bat adoptatzera Addis Abbebara abiatu den emakume baten oroitzapen eta sentimenduen eskanerra dugu Ecografias. Baina, bere baitarako bidaiak lurralde areago eta ezezagunagoa erakutsiko dio:emakumetasuna. Karmele Jaiok bakarrizketa \"zirraragarria\" idatzi duen ikusleen bihotz-burmuinetara zuzenduta. Ecografias antzezlana esan bezala egunean taularatuko dute. Sarrera www.generalitickets.com webgunea edota honako telefono zenbakian lortu daiteke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!