Tabirakoko neska kadeteak Euskadiko txapeldunorde

Anboto 2011ko api. 29a, 08:33

Donosti Basket taldeak irabazi zuen finala, 50-57. Espainiako Txapelketan lehiatzeko jokoan zegoen txartela eskuratu dute bi taldeek

Donosti Basket taldeak irabazi zuen finala, 50-57. Espainiako Txapelketan lehiatzeko jokoan zegoen txartela eskuratu dute bi taldeek. Espainiako Txapelketarako txartela ziurtaturik izan arren, final lehiatua jokatu zuten Tabirako eta Donosti Basket taldeetako kadeteek. Maila horretako eta junior mailako Final four deritzona jokatu zen apirilaren 16-17ko asteburuan. Kadete mailan, Tabirako eta Donosti Basket taldeez gainera, Araba eta Corazonistas talde arabarrak aritu ziren lauko txapelketan; liga erregularreko lehenengo lau sailkatuak. Txapelketa donostiarrek irabazi zuten arren, bi taldeek maiatza amaieran Zaragozan jokatuko den Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortu dute. Finala jokatu aurretik, Corazonistas talde arabarrari aurre egin behar izan zieten durangarrek; 62-44 gailendu zen Tabirako. Etxean jokatzeak asko lagundu zien durangarrei. Bi mailetako finalak, berriz, apirilaren 17an jokatu zituzten. Partidu osoan zehar berdindurik ibili eta gero, Donosti Basketek 50-57 irabazi zuen partidua. Asteburuko irabazle nagusiak donostiarrak izan zirela esan daiteke: bi mailetako txapelketak irabazteaz gainera, junior zein kadete mailetako taldeak Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!