Dantzaren nazioarteko egunaren harira egitarau zabala Durangon

Anboto 2011ko api. 28a, 09:34

Mundu guztiko herri eta hirietan apirilaren 29an ospatzen duten Dantzaren Nazioarteko Egunagaz bat egingo dute Durangon, bihar eta etzirako antolatu duten egitarauagaz

Mundu guztiko herri eta hirietan apirilaren 29an ospatzen duten Dantzaren Nazioarteko Egunagaz bat egingo dute Durangon, bihar eta etzirako antolatu duten egitarauagaz. Orain 29 urtetik mundu guztiko herri eta hirietan apirilaren 29an ospatzen duten Dantzaren Nazioarteko Egunagaz bat eginda, egitarau oparoa antolatu dute bihar eta etzirako Durangon. [imgd]http://www.anboto.org/images/9200/9260/2.jpg[/imgd] Turismo bulegoaren, udalaren eta San Agustin kulturgunearen babesagaz, Durangoko L\'atelier dantza eskolak antolatu ditu apirilaren 30erako eta maiatzaren 1erako ekimenak. Zapatuan eta domekan, dantzak eta Durangon zein eskualdean dantzari jarduten dutenek beteko dituzte herriko kale eta txokoak; euren sorkuntzagaz eta arteagaz beteko dute Durango. Entsegu lokal eta eskoletatik, kalera aterako dute dantza, bihar eta etzi egun guztian zehar. Apirilaren 30ean goizean hasita, hainbat dantza agerraldi, askotarikoak, izango dira Durangoko kale kantoi eta plazetan: Kriskitin dantza taldeak 11:30etatik aurrera Andra Marian eskainiko duen emanaldiak abiatuko du egitaraua, eta Udaletxeko plazan, San Agustin kulturgunean, Ezkurdin eta Plateruenean izango dira egun osoan zehar emanaldiak. Askotariko dantzak izango dute asteburu honetan Durangon lekua: dantza klasikoa, euskal dantzak, funkya eta beste hainbat disziplinatako emanaldiak eskainiko dituzte. [img]http://www.anboto.org/images/9200/9260/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!