Maiatzeko lau eguenetan Plateruenean batuko dira, hirugarrenez, bertsozaleak

Anboto 2011ko api. 30a, 09:28

Maiatzaren 3ra bitartean, kultura@plateruena.net helbidean edo Platerueneko barran eman daiteke izena  

Maiatzaren 3ra bitartean, kultura@plateruena.net helbidean edo Platerueneko barran eman daiteke izena.   Bertsogintzaren inguruko dibulgazioa egiteko helburuz, berbaldi formatuko hiru saio eta eskualdeko bertsolariekin egingo duten saioa antolatu dituzte Platerueneko DF Bertsozale Eskolaren hirugarren edizio honetarako. Maiatzean hartuko du bertsozaleen gustuko hitzordua Durangoko Plateruena kafe antzokiak: maiatzeko eguenetan izango dira saioi guztiak, 20:00etan hasita. [imgd]http://www.anboto.org/images/9200/9258/1.jpg[/imgd] Saioetan parte hartzeko interesa daukatenek izena emateko aukera bi eskaini dituzte antolatzaileek: Plateruena kafe antzokiko barran edo Interneteko kultura@plateruena.net helbidean eman daiteke, maiatzaren 3ra arte, parte hartzeko izena. Aurtengo egitaraua zabaltzeko, Iñaki Murua bertsolari gabiriarra gonbidatu dute DF Bertsozale Eskolan lehenengo berbaldia eskaintzeko: Ofiziotan eta teman, gauza bera ote? gaiaren inguruan burutuko ditu datorren eguenean Muruak gogoetak. Muruak legez, \"bertsoaldi komentatuen\" formatuan eskainiko du bere hitzaldia bigarren saiorako gonbidatu duten Amaia Agirrek. Bakarkako lanari buruz, bere esperientziatik jardungo du Agirrek. Bertsozale Eskolaren hirugarren edizioa amaitzeko, maiatzaren 26ko bertso saiorako gaiak prestatzeko batuko dira parte-hartzaileak maiatzaren 19an: Maite Berriozabal gai-jartzaile berriztarragaz prestatuko dituzte laugarren hitzordurako gaiak: Unai Iturriagak, Gorka Lazkanok, Iratxe Ibarrak eta Eneko Abasolo \"Abarkas\"-ek jardungo dute maiatzaren 26an.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!