Gaur hasiko da Jose Maria Agirre \"Peter\" zenaren omenezko txapelketa; hau ospatzen den bigarren aldia izango da. Txaber Zabala antolatzailearen berbetan, iazko erantzun \"politak\" bultzatu ditu bigarrenez txapelketa antolatzera
Gaur hasiko da Jose Maria Agirre \"Peter\" zenaren omenezko txapelketa; hau ospatzen den bigarren aldia izango da. Txaber Zabala antolatzailearen berbetan, iazko erantzun \"politak\" bultzatu ditu bigarrenez txapelketa antolatzera.
Guztira, 16 bikotek parte hartuko dute txapelketan, eta, iaz legez, kanporaketa sistemagaz jokatuko da. Bizkaia osoko pilotariek parte hartuko dute txapelketan. Besteak beste, Berriz, Markina, Lezama. Zeanuri eta Ortuellako pilotarien jokoaz gozatu ahalko du Ezkurdiko Jai-Alaira hurbiltzen denak. Partiduak barikuetan jokatuko dituzte, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Finala, ostera, ekainean izango da.
2009ko udan hil zen Agirre; Durangoko Pilota Eskolagaz lotura zuen \"Peterrek\". Besteak beste, lehendakari eta diruzain karguak izan zituen.