Bilboko Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan burutu zuten Euskadiko interprete gazteen lehiaketan saritu zituzten Durangoko Musika eskolan ikasten duten Jone Erzilla eta Lexuri Armentia.
Bilboko Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan burutu zuten Euskadiko interprete gazteen lehiaketan saritu zituzten Durangoko Musika eskolan ikasten duten Jone Erzilla eta Lexuri Armentia.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko gutxieneko adina daukate musikari gazte biek, 12 urte. Metalezko haize-instrumentuen espezializatean 12 eta 15 urte artekoen sailean bigarren saria eskuratu zuen Erzillak, eta egurrezko haize-instrumentuen espezialitatean ohorezko aipamena, Armentiak.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak antolatu du Euskadiko Gazte Interpreteen lehiaketa hirugarren urtez, eta 70 bat ikasle aurkeztu dira aurten.