'Egizu zeuk' lehiaketara bederatzi film labur aurkeztu dituzte

Anboto 2011ko api. 15a, 11:05

\'Egizu zeuk\' film laburren lehiaketaren irabazleak jakin eragin zituzten apirilaren 16an San Agustin kulturgunean. Aurretik, \'Durango 80\' dokumentala ere eskaini zuten

\'Egizu Zeuk\' film laburren lehiaketaren irabazleak jakin eragin zituzten apirilaren 16an San Agustin kulturgunean. Aurretik, \'Durango 80\' dokumentala ere eskaini zuten. Guztira bederatzi lan aurkeztu dituzte lehiaketara: RIPeko Txerra eta Juliri elkarrizketa (Egileak: Johana Amas, Leire Martin, Ander Urrutikoetxea, Ane Urigoitia); Azkena hil arte kolokauta (Egileak: Mikel Ortega, Kerman Ruiz, Imanol Lopez, Jon Zorrilla, Erlantz Gonzalez, Jon Ander Garibi); Iñaki eta lagunak (Egileak: Lorea Santos, Nerea Zarate eta Ines Lejardi, besteak beste); Kale ilunean (Egileak: Aiert Egiguren, Leire Agirre, Ibai Lenitz, Olaia Sarasua, Irune Aldekoa); Azken Pausoak (Egileak: Itziar Ereño, Iker Mollinedo, Mikel Garcia, Irati Bejarano); Gauzak ez dira hainbeste aldatu (Egilea: Mariano Estudillo); Ha bai sasoi ona (Egileak: Alain Urain, Asier Gila); Enbor bereko lau aulki (Egileak: Miren Castilla, Joanne Garate, Eneko Sagardoy, Amaiur Seijo); eta Nola bizi ginen 80ko hamarkadan (Egileak: Unai Genaga, Ane Kareaga eta Irati Ayala,besteak beste). 80. hamarkadari eskainitako Zilar Astea zapatuan amaitu zen. Aipatutako ekitaldiotaz gainera, Zapatuan 10:00etan, Juan Luis Zabalak gidatutako Literatur Eskola izan zen, Udal Liburutegian. Era berean, 18:00etan, \'Olgetan:80ko hamarkadako jolasak\' izan zituzten Plateruena kafe antzokian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!