Durangoko hainbat kultur taldek osatutako (Za)patuek ikuskizuna taularatuko dute, apirilak 14, Plateruena kafe antzokian. Martitzenean, berriz, 80 hamarkadaren inguruko mahaingurua egin zuten.
Durangoko hainbat kultur taldek osatutako (Za)patuek ikuskizuna taularatuko dute, apirilak 14, Plateruena kafe antzokian. Martitzenean, berriz, 80 hamarkadaren inguruko mahaingurua egin zuten.
Kriskitin dantza taldea, Karrika antzerki taldea, Txistu eta Tamboliñ literatur taldea, Felix Arkarazo eta Aitor Nika antzezleak, eta, Ander Erzilla musikaria izango ditugu, bihar, aurkeztuko duten (Za)patuek ikuskizunaren osagai. Hitzordua, 20:00etan jarri dute.
Txistu eta Tamboliñ literatur taldearen gidoia daukan lana da (Za)patuek: \"1984ko zapatu eta taberna arrunt batean, jende arruntaren gorabeherak kontatzen dituena\", Edorta Barruetabeñak azaldu legez. Horrek eta Ander Erzillak zuzendutako ikuskizunaren protagonista bakoitza, errutinari eusten ahalegindu arren, bere bidetik eroango du 80. hamarkadako inguru biziak, \"patuak edo zapatuak\". Apostu bategaz amaituko ei da dena, eta \"garai hartako eta gaur egungo gizartearen arteko konparazio bat ere jasotzen du\" ikuskizunak.