Durangarrek ezin izan du talde gipuzkoarra garaitu; bana berdingu zuten domekan Tabiran jokaturiko partiduan. Hala ere, play off postuetan mantentzen da, bost puntuko aldeagaz.
Gori-gori dago 3.mailako talde hau, azken jardunaldian
play off postuetan hainbat aldaketa eman dira-eta. Zornotzak lider jarraitzen du, 68 puntugaz; 3-0 irabazi ostean, Sestao Riverrek bigarren postua berreskuratu du asteon. Etxean 1-4 galdu eta gero, Laudio hirugarren dago sailkaturik.
Kulturala, berriz, laugarrena da, 61 puntugaz. Liga horrela amaituz gero, igoera fasea jokatuko lukete durangarrek.
Iurretakoren lehendabiziko porrota
Denboraldiko partidu guztietan punturen bat poltsikoratu ostean, partidu bat galdu zuen Iurretakok. 2-1 galdu zuen Umore ona taldearen aurka. Hala ere, Lehendabiziko Erregionaleko lidergoari eusten dio Vazquezek gidatzen duen taldeak; 7 puntuko aldea du bigarren sailkatuarekiko.