Otsailean pilota mundua uzteko asmoa iragarri arren, Aitor Totorika enpresaria albiste da oraindik. Bainet ekoiztetxeak Mastejai enpresari 480.000 euro zor dizkiola argudiatuta, enpresa horri salaketa jarriko diola iragarri du durangarrak.

Enpresariaren berbetan, EPELen irudi eskubideak eta publizitatea kudeatzen dituen enpresarekin akordio batera iritsi zen Asegarce utzi zuenean; ekoiztetxearekin sei urteko publizitate kontratua sinatu ei zuen.
Totorikak adierazitakoaren arabera, bost hilabete daramatza negoziaketetan, eta konponbide batera helduko ez direla ebatzita, salaketa jarriko du Masterjaik. Zorra dela medio, esku-huskako taldearen egitasmoa, oraingoz, bertan behera geldituko dela ere iragarri du. Salaketaz gain, \"zaborra aireratuko\" duela aurreratu du Totorikak.