Rock klasikoa jorratzen duen Malagako Oceans taldea hautatu zuten Rock Izar eskolaren lehenengo maketa lehiaketaren irabazle. 14eta 17 urte arteko taldekidez osaturiko Arrakada talde mungiarrak jaso zuen Platerueneko 2. saria
Rock klasikoa jorratzen duen Malagako Oceans taldea hautatu zuten Rock Izar eskolaren lehenengo maketa lehiaketaren irabazle. 14eta 17 urte arteko taldekidez osaturiko Arrakada talde mungiarrak jaso zuen Platerueneko 2. saria.
Durangaldeko Raxfer eta Doktors Klub taldeek ere jo zuten Rock Izar eskolaren lehiaketaren Platerueneko finalean, eta country doinuak jorratzen dituen Doktors Klub laukoteari eman zion epaimahaiak Durangaldeko talderik onenaren saria: Durangoko San Fausto jaietan, lehiaketaren irabazleagaz kontzertua eskaintzea izango da durangarren saria.
Lehiaketaren balorazioa egiteko eskatuta, batez ere barikuko Durangoko Platerueneko finalean jardun zuten taldeek zuzenean erakutsi zuten \"maila\" nabarmendu dute Rock Izar eskolako antolatzaileek, eta finalerdietako kontzertuetara baino jende gehiago hurreratu zela barikuko finalera.
Datozen edizioetan hobetzeko puntu bezala, Durangaldeko eta Bizkaiko musika talde gehiagoren parte hartzea lortzea zehaztu dute Rock Izar eskolako antolatzaileek.