Kulturalak hiruna berdindu du Portugaleten

Anboto 2011ko api. 4a, 09:38

Atzo Portugaleteko La Florida zelaian puntu baliotsua lortu zuten durangarrek. 3-3 amaitu zen partidua.

Kulturalak sendo darrai play off postuetan. Portugaleten poltsikoraturiko puntuari esker, bost puntuko aldea mantentzen jarraitzen du Hiruna berdinduta, emaitza positiboa lortu du Kulturalak Portugaleten; 32 jardunaldiren ostean, sailkapeneko laugarren postuan darrai Kulturalak. Hiru puntura moztu dute hirugarren sailkatua den Sestao Riverrekiko aldea. 33.jardunaldian Beasain hartuko dute Tabiran Axier Intxaurragaren mutilek. Beasain arerio zuzena da; gipuzkoarrak bosgarren postuan daude sailkaturik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!