Miguel Arbelaiz San Román zuzendariaren batutaren aginduetara jardungo du Tabira musika bandak, apirilaren 3an, 19:00etan Ezkurdiko Kioskoan
Miguel Arbelaiz San Román zuzendariaren batutaren aginduetara jardungo du Tabira musika bandak, apirilaren 3an, 19:00etan Ezkurdiko Kioskoan.
Xabier Amurizaren letra eta Jesús Egigurenen musika daukan Alpino Tabira klubaren ereserkiaren emanaldiagaz zabalduko dute domekako emanaldia eta, besteak beste, Beethoven edo Cole Porter konpositoreen obrak interpretatuko dituzte.
Orain urte bi burutu zituzten Ezkurdiko musika kioskoa berrizteko lanak, besteak beste, argiteria sistema eta kupula ere eraberrituz. Hain zuzen ere, Durangoko Tabira musika banda izan zen 2009an kiosko berritua inauguratu zuena.
Mende bat baino gehiagoan, 105 urtean, Durangoko musika bandaren emanaldietarako eta dantzaldietarako gunea izan da Ezkurdiko kioskoa, XX. mende hasieran eraiki zutenetik.