Berbaro elkarteak antolatu du Laburbira film laburren zikloaren apirilaren 7ko emanaldia
Berbaro elkarteak antolatu du Laburbira film laburren zikloaren apirilaren 7ko emanaldia.
2009an eta 2010ean ekoitziriko sei film laburren hautaketa bat eta Topagunea Euskara elkarteen federazioak sortzaile berrien lana bultzatzeko antolatzen duen Kameratoia lehiaketaren aurtengo parte-hartzaileen hiru lanen emanaldia egingo dute, apirilaren 7an, Berbaro elkarteak antolatuta, 20:00etan, Plateruenean.
Zortzigarren urtea da Topaguneak Laburbira zikloa sustatzen duena, eta horregaz bat eginda aurkeztuko dituzte aipatutako bederatzi film laburrak Durangon ere. Martxo erdialdetik apiril erdialdera arte, beste 25 herritan ere burutu dituzte honen antzeko beste emanaldi batzuk, eta emanaldi berezia egin dute, aurten, Londresko Euskal Etxean ere.[imgd]http://www.anboto.org/images/9000/9094/1.jpg[/imgd]
Plateruenean ikusgai izango diren filmak hautatzeko, antolatzaileek nabarmentzan dutenez, \"ibilbide luzeko egileak eta sortzaile berriak kontuan hartzeko ahalegina\" egin dute. Besteak beste, Asier Altuna eta Angel Aldarondo lako zuzendari ezagunen lanak eta hasiberriagoak diren beste hainbat sortzaileren lanak ere ekarriko dituzte, Euskal Herrian azken urte biotan ekoitziriko film laburren erakusle.