Garaipenagaz agurtu du Tabirakok EBA maila

Anboto 2011ko mar. 31a, 09:44

Burgosko Unibertsitatearen norgehiagoka 66-74 irabazi zuen De Castroren taldeak

Burgosko Unibertsitatearen norgehiagoka 66-74 irabazi zuen De Castroren taldeak Liga amaitzeko partidua 66-74 irabazi arren, durangarrek sailkapeneko azkeneko postuan bukatu dute denboraldia. Burgosko Unibertsitatearen kontra irabazi egin zuten durangarrek azken partidua, Burgosen. EBA mailan egin duen denboraldiko laugarren garaipena zen. Tabirakogaz batera, Burgosko Unibertsitatea eta SAB Torrelavega taldeek galdu dute maila. Bestalde, Zornotzak laugarren postuan bukatu du urtea. Denboraldi amaieran hauteskundeak dira, hori dela-eta, zuzendaritzan aldaketak egongo direla aurreikusi liteke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!