Ardo Saltsan azokak 1.500 bisitaritik gora batu zituen

Anboto 2011ko mar. 30a, 13:08

Iazko bisitari kopurua gailendu du IV. Ardo Saltsan Azokak, Guztira 1.500 bisitaritik gora batu ziren asteburuan LAndako Gunean; aurreko edizioan baino %14 gehiago, antolatzaileen esanetan

Iazko bisitari kopurua gailendu du IV. Ardo Saltsan Azokak, Guztira 1.500 bisitaritik gora batu ziren asteburuan LAndako Gunean; aurreko edizioan baino %14 gehiago, antolatzaileen esanetan. Guztira 80 upategitako 250 ardo aurkeztu zituzten Landakon; era berean, hainbat produktu dastatzeko aukera ere eskaini zuten: olioa, udaiazpiko iberikoa, ahatea, izokina eta hegaluzea ketua, antxoak eta kafea, adibidez. Saltsan katering enpresaren eskutik miniaturazko jakiak ere izan zituzten aukeran bertaratutakoek. Antolatzaileen berbetan, gai honetan interesa duen publiko gaztea izan zen nagusi, \"etorkizunari begira itxaropena emanez\". Era berean, Durangoko bertako bisitariak ez eze, Lanzarote eta Frantziatik heldutako lagun talde bi ere izan zirela nabarmendu dute antolatzaileek. Baita Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herritatik hurbildutakoak. Hotelen okupazioa ere %80koa izan da, gogoratu dutenez. \"Delicatessen jakiak eta Euskal Herriko eta nazioarte mailako upategi nagusienetako ardoak kontsumitzaileei hurbiltzeko Ardo Saltsan-ek zehaztutako helburua gailendu da\", azaldu dutenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!