\'Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz\' dokumentala aurkeztuko dute, gaur, 20:00etan, Plateruena kafe antzokian.
\'Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz\' dokumentala aurkeztuko dute, gaur, 20:00etan, Plateruena kafe antzokian.
Korrika Kulturalaren baitan antolatutako ekitaldi honetan Euskal Herrian Euskaraz euskararen aldeko taldeak ekoiztutako dokumentala eskainiko dute.
Dokumental \"hunkigarri \" honetan hainbat EHEko kide eta euskaltzalek hogeitaka urtetan izandako bizipenak, hausnarketak eta iritziak batzen dira, beti ere euskara ardatz, hizpide eta irizpide hartuta. \"Ez daude bi ur tanta berdin, baina denek dute euskaraz biziko den herriaren alde izan, egin eta eragiteko konpromisoa\".
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 30 urte bete zituen 2009ko azaroaren 4an. Dokumentalak, sortze garaitik gaurdainoko EHEko hainbat kideren bizipenak eta gogoetak jaso ez ezik, hauetan eta bide horretan bultza egin duten zenbait euskaltzalerenak ere jaso ditu; \"iragana gogoan hartuz, etorkizuneko erronkak marrazteko\".