Metal doinuak jorratzen dituen Raxfer eta contry doinuak eskaintzen dituen Doktor\'s Klub taldea dira epaimahaiak finalerako hautatu dituen Durangaldeko musika taldeak.
Gaur, 21:00etan hasita joko dute finalera ailegatu diren lau taldeek Rock Izar Eskolak antolaturiko maketa lehiaketan. Metal doinuak jorratzen dituen Raxfer eta contry doinuak eskaintzen dituen Doktor\'s Klub taldea dira epaimahaiak finalerako hautatu dituen Durangaldeko musika taldeak.
Eskualdeko talde biotaz gainera, rock klasikoa jorratzen duen Malagako Oceans eta Mungiako Arrakada taldeak ere joko dute gaurko finalean.
Lau taldeon artean banatuko dituzte gaurko finalaren ostean, Rock Izar maketa lehiaketaren sariak: estudioan grabaketa egingo dute epaimahaiak lehenengo eta bigarren hautatzen dituen taldeek, Durangoko talderik onenarentzako saria ere emango dute, eta Rock Izar diskoetxeagaz kontratu diskografikoa egiteko aukera ere izango da gaur jokoan.