Nagusitasunez (5-98) gailendu zitzaien El Salvador talde balentziarra durangarrei
Nagusitasunez (5-98) gailendu zitzaien El Salvador talde balentziarra durangarrei.
Errege Kopako lehenengo norgehiagokan kaleratu dute DRT. Joan den zapatuan, hilaren 19an, final zortzirenetan, Cetransa El Salvador talde indartsua hartu zuten Arripausuetan; partiduaren zailtasunaz ohartuta, Aratz Gallastegiren mutilak ahalik eta itxura onena emateko asmoz zelairatu ziren.
Partiduaren ondoren, amaitutzat eman daiteke DRTren aurtengo denboraldia, eta datorren denboraldira begira dute gogoa. 2011/2012 denboraldirako, Ohorezko B mailari eustea izango du helburu talde durangarrak; arlo fisikoa lantzeari ekingo diote hemendik aurrera, Gallastegiren helburua hurrengo denboraldira jokalariak egoera fisiko hobean heltzea da-eta.
Bestalde, Euskal Ligan, Elorrio errugbi taldeak 15-10 irabazi zion Bilboko Unibertsitateko taldeari.