Ahots indartsuz eta perkusioz tradizioa berrizten: Kalakan

Anboto 2011ko mar. 26a, 10:43

Gaur, Durangoko Plateruenean joko du Kalakan hirukote baigorriarrak

Gaur, Durangoko Plateruenean joko du Kalakan hirukote baigorriarrak. Baigorriko eta Bidarteko emanaldien tartean, Plateruenean eskainiko du, gaur, Nafarroa Behereko hirukoteak zuzenekoa. Ekain amaierara arte hainbat kontzertu dituzte lotuta Kalakan taldeko Thierry Biscary, Paxkal Indo eta Jean Michel Bereau musikariek; Frantzian, Suitzan eta Italian joko dute, besteak beste. Euskal musikaren sustraietatik edanda baina bestelako influentziei zabalik egonda sortutakoak dira hirukote honen doinuak. \"Perkusioa eta ahotsa, erritmoa eta melodia\" uztartuz jarduten dute, euren berbetan. Besteak beste, txalapartaren doinua, tradiziorik aberatsenaren isla diren kantaera indartsuak, atabala, ttunttuna eta panderoa baliatzen dituzte. Kalakan taldeko kideek sorturiko perkusiorako beste instrumentu batzuk ere baliatzen dituzte euren \"musika unibertsala\" eskaintzeko: hainbat perkusio instrumentu sortu dituzte taldekideek eurek. Baigorriko ZTK disketxeagaz eta taldearen izen beragaz diskoa argitaratu zuten iaz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!