Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleak dira emanaldiko protagonistak; hamar bakarlari eta ganbera-musika talde bat
Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleak dira emanaldiko protagonistak; hamar bakarlari eta ganbera-musika talde bat.
Bartolome Ertzilla musika eskolan ikasten duten piano, oboe, biolin eta biolontxelo-jotzaileek, bakarkako emanaldiak eskainiko dituzte gaurko, 20:00etarako, prestatu duten emanaldian.
Hamar bakarlarik eta ganbera-musika egiten duen ikasle gazteen talde batek eskainiko dute gaur, martxoaren 25ean, Kurutze Santu Museaon kontzertua. Musika eskolako Alfredo Sanz zuzendariak azaldu digunez, \"formatu klasikoko\" emanaldian, besteak beste, Bachen, Mozarten, Shummanen eta Bartóken obrak joko dituzte ikasle gazteek.
Musika eskolan ikasitakoa gainerako herritarrekin konpartitzeko musika eskolaren aretotik kanpora jotzen duten lehenego aldia izango dute askok, urteroko hitzordu berezietatik eta ikasturte amaieran egiten dituzten emanaldiaz aparte.
Zuzeneko musika emanaldietarako pentsatua egon ez arren, xarma berezia daukan eta akustika onekoa den Kurutze Santu Museoa aukeratu dute gaurko emanaldi honetarako.