Gaur Durangoko 5. Duatloia ospatuko da

Anboto 2011ko mar. 26a, 11:05

Egun osorako egitaraua antolatu du Mugarra triatloi taldeak. Arratsaldeko 16:00etan abiatuko da proba.

Bosgarren aldiz, Durangoko duatloia ospatuko da gaur. Gizonezkoen proba arratsaldeko 16:00etan abiatuko da. Emakumezkoen proba, ostera, 20 minutu aurreratu dute, gizonezkoenetik banatzeko. Antolatzaileen berbetan, emakumezkoen parte hartzea sustatzeko asmoarekin hartu dute erabaki hau. Guztira, 50 kilometrotik gora egin beharko dituzte duatloiko parte hartzaileek; lehendabizi, 8´8 km korrika egingo dituzte; ostean, 40 kilometro bizikletan; amaitzeko, 5,2 kilometroko zatia egingo dute berriz korrika. Joan den astean aurkeztu zuten duatloia Mugarra triatloi taldekoek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!