Esku hutsi itzuli da Durangoko Kulturala Laudiotik.
Zapatuan jokatu zen 30. jardunaldiko partidu hau. Hirugarren mailako talde garrantzitsuenetariko bi hauen arteko norgehiagokan Laudio izan zen garaile; 1-0 galdu zuten Asier Intxaurragaren mutilek.
Garaipen honi esker Laudio hirugarren mailako liderra da orain, 63 punturekin;
Kulturala, ostera, laugarren mantentzen da
sailkapenean. Play off postuetan darrai Intxaurragaren taldeak, hala ere, bosgarren sailkatuarekiko aldea lau puntura murriztu da.
Zapatuan Lagun Onak taldea hartuko du Kulturalak Tabiran. Intxaurragaren mutilek 10 puntuko aldea dute azpeitiarrekiko.