Gaur 20:00etan estreinatuko dute antzezlana San Agustin kulturgunean. Alex Gerediaga antzezlanaren zuzendariak eta Arantza Arrazola San Agustingo kudeatzaileak zabaldu dute bertaratzeko gonbidapena.
GAur 20:00etan estreinatuko dute antzezlana San Agustin kulturgunean. Alex Gerediaga antzezlanaren zuzendariak eta Arantza Arrazola San Agustingo kudeatzaileak zabaldu dute bertaratzeko gonbidapena.
Bilbon sortutako Khea Ziater taldearen lehenengo lanaren euskarazko bertsioaren estreinaldia da, gaur 20:00etan hasita, Durangon izango dena. Iaz Bilboko BAD jaialdian estreinatu zuten obraren gaztelerazko bertsioa ere San Agustinen oholtzaratuko dute bihar, martxoaren 25ean, 20:00etan.
Antzerkiola Imajinarioa taldeko kide ere baden Alex Gerediagak aurreratu duenez, \"erreferente zinematografikoak, argiaren diseinu oso berezia, musika eta dantza\" uztartzen dituen ikuskizun poetikoa da amodioari eta desamodioari buruzko Gloriaren kantua. Antzerkiola Imajinarioak azkenengo aurkeztu zuen Babiloniako Loreak obragaz alderatuta, esaterako, \"kontatzeko beste era bat\" erakusten duena.
[imgd]http://www.anboto.org/images/9000/9010/1.jpg[/imgd]
Gloriaren kantua antzezlanean dantza egin eta besteak beste gitarra eta teklatua jotzen duten pertsonajeen azalean, antzerkigintza esperimentalean urteetako esperientzia daukaten aktoreek jardungo dute: Leire Uchak gorpuztuko du Gloria, eta Na Gomesek Takk. Zuzendariaren berbetan, \"ikusteko oso atsegina den obra\" da eguenean Durangon estreinatuko dutena.
Khea taldea, besteak beste, pinturan, antzerkigintzan, arkitekturan eta poesian diharduten hainbat lagunek sortu zuten 1998an Bilbon. 2010ean sortutakoa da, aldiz, Gloriaren kantua obra osatu duen Khea Ziater. Antzerkiaren bitartez, sentitzen dutena eta direna kontatzeko moduak ikertzen dituzte talde horretan, eta horrela sortu dute bikote hartu-emanen hausturari eta bakardadeari buruzko Gloriaren kantua obra.