Hirugarren maila, gori-gori

Anboto 2011ko mar. 14a, 12:06

Kulturalak husna berdindu zuen zapatuan Zarautzen. Durangarrek laugarren jarraitzen dute; bosgarrenarekiko aldea sei puntura murriztu da.

Puntu bat poltsikoratu du Kulturalak Zarautzera egindako bidaitik; husna berdindu zuen zapatuan jokaturiko partiduan, eta bosgarrenarekiko zuen aldea sei puntura murriztu da. Lau puntuko aldea dago sailkapeneko 3.mailako lehendabiziko lauren artean. Eibar Bri 0-1 irabazi ostean, Laudiok orain artean lider egon den Sestao River harrapatu du; Zamudiok 2-3 garaitu zituen sestaoarrak. Zornotza 3. postuan dago, bi puntu gutxiagorekin. Zapatuan, Kulturalak Laudiora bidaiatuko du. Partidu gaitza izango da; lider berria da Laudio Sestao Riverrekin batera. Joaneko itzulian hiru puntuak eraman zituen Laudio Tabiratik; 1-3 irabazi zion Laudiori.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!