Txolo Hegalari Tontolo ikuskizuna gaur

Anboto 2011ko mar. 13a, 10:00

Hamar urte arteko umeentzat munduan zeharreko bidaia da Berbaro elkarteak Plateruenera dakarrena. Gaur 17:30ean, Plateruenean.

Hamar urte arteko umeentzat munduan zeharreko bidaia da Berbaro elkarteak Plateruenera dakarrena. Kantak, dantzak eta jolasak dira antzezlan honetako bidaia-txartelak. Bere txalupagaz munduan zehar bidaiatzen urteak eman dituen Mattin marinela da protagonistetako bat: erretiratuta dago eta bere herrian bizi da orain. Bere hegazkinean helduko da Txolo, eta munduan zehar bizi izandako istorioak kontatuko ditu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!