Sukia errugbi eskolako bi taldek Madrilgo V.Nazioarteko Txapelketan parte hartu dute pasa den asteburuan.
Sukia errugbi eskolako bi taldek parte hartu zuten Madrilgo V.Nazioarteko Txapelketan. Benjaminen taldea osatzeko Elorrioko eskolako bederatzi gaztek ere bidaiatu zuten Madrilera.
Ohar batean adierazitakoaren arabera, joko ona eta bizitako giro ona izan dira txapelketako protagonistak. Sukia errugbi eskolako bi taldek parte hartu dute txapelketan: Kimuek (14 urtez azpikoak) osaturiko batek, eta benjaminek (12 urtez azpikoak) osaturiko beste bat.
Asteburuan zehar hainbat partidu jokatu dituzte bi taldeek. Kimuek bost partidu jokatu zituzten, hiru zapatuan eta bi domekan, hain zuzen. Hiru garaipeni esker, bosgarren amaitu zuten.
Benjaminen taldea elorrioko eskolako 9 gazterekin osatu zuten. Hauek ere hainbat partidu jokatu zituzten.