Liburuak bueltatzeko makina ipini dute Durangoko Udal Liburutegian

Anboto 2011ko mar. 4a, 10:26

Astelehenetik aurrera maileguan hartutako materiala makina batek bueltatzeko aukera edukiko dute Durangoko liburutegiko erabiltzaileek. Duela urte bi ipini zituzten liburuak hartzeko makinak liburutegian, eta gaur egun maileguen % 65 makina horien bitartez egiten dela nabarmendu du Xabier Aranguena liburutegiko arduradunak.

Zirrikitutik liburua, CDa edo DVDa sartu, apur bat itxaron eta makinatik sartu duguna ondo sartu dela dioen tiketa irtengo da. Astelehenetik aurrera maileguan hartutako materiala makina batek bueltatzeko aukera edukiko dute Durangoko liburutegiko erabiltzaileek. Duela urte bi ipini zituzten liburuak hartzeko makinak liburutegian, eta gaur egun maileguen % 65 makina horien bitartez egiten dela nabarmendu du Xabier Aranguena liburutegiko arduradunak. Makina berriaren barruan 200 eta 250 liburu artean sartzen dira. Liburuak edo bestelako materiala bertara sartzean, liburutegikoa dela identifikatzen du makinak eta momentuan bertan erabiltzaileak beste mailegu bat egin dezake. Aranguenak azaldu duenez, \"barruan sartuta zer daukan jakiteko aplikazioa dauka makinak\". Aranguenak adierazi duenez, datorren hilean Durangoko liburutegian 41.000 liburu edukitzera helduko dira. Hilean 5.000 mailegu inguru egiten direla azaldu du, eta makinek beharginen lana errazten dutela: \"Katalogaziorako eta bestelako beharretarako denbora gehiago daukagu makinak ipini genituenetik\".

Aitzindaria

Euskal Autonomia Erkidegoan ipintzen duten mota horretako lehenengo makina da Durangokoa. 24.000 euroko kostua du eta % 90 Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzagaz ordaindu dutela azaldu du Aitziber Irigoras alkateak. Astelehenean liburuak bakarrik bueltatu ahalko dira, konfigurazioa amaitu arte. Maileguak bueltatzeko makinak hartzekoak daukan harrera izatea itxaroten du alkateak: \"Liburutegien etorkizuna izango da hau\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!