Puntuak etxean geratu dira

Anboto 2011ko ots. 21a, 09:24

Kulturalak 4.postuan jarraitzen du, Gernikari 2-0 irabazi ostean.

Kulturalak 4.postuan jarraitzen du, Gernikari 2-0 irabazi ostean. Bigarren sailkatuak ateratzen zion hiru puntuko aldea puntu bakarrera jaitsi du orain. 26 jardunaldiren ostean, Kulturalak 52 puntu ditu eta laugarren postuan dago sailkapenean; berdindurik daude Kulturala eta hirugarren sailkatua den Amorebieta. Bigarren postuan Laudio dago; aldea hiru puntutik puntu bakarrera moztu da jardunaldi honen ostean. Sestao liderra, ostera, esku hutsik itzuli zen Azpeitiatik; 2-0 galdu zuen Lagun Onak taldearen aurka, hala ere, 56 punturekin lehendabiziko postuan mantentzen da. Sestaoren aurka galdu ostean, bi garaipen erdietsi ditu jarraian Kulturalak; 0-1 Santutxuren aurka, eta 2-0 Gernikaren aurka, Tabiran. 2010/2011 denboraldian Kulturala Tabiran baino sendoago dabil etxetik kanpo, hala ere, garaipen honekin etxean ere irabazteko gai dela erakutsi du. Denboraldi honetan galdu dituen sei partiduetako bost Tabiran galdu ditu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!